2. ASTEA

2015eko Azaroaren 19a, osteguna:

  • Burututakoa:
Gaur bigarren astearen lehenengo klasea izan dugu. Lehenik eta behin, irakasleari berari blogari gonbidatu ez dioten pertsonei, gonbidatzeko esan digu, gure blogera sartu eta egin beharrekoa egina dagoela ala ez ikusteko. Ondoren, argi utzi digu egun batean, bitan...klasera joaten ez bagara, klasekideek egin behar dutena egin dezakegula, baina asko faltatzen badugu ez. Hau esan eta gero, klasearekin hasi gara.

Gaur, PBL (Project Based Learning) proiektuari buruz hitz egitea egokitu zaigu. Inor ez zekien zertaz zihoan, orduan, bost minutu utzi dizkigu googlen bilatzeko. Bost minutuak pasatu eta gero, ikaskide batek azaldu digu zer den. Zuek galdetuko didazue, eta zertaz doa? Ba…
 



Euskaraz, Proiektu Bidezko Ikaskuntza, ikasketak proiektuen inguruan antolatzen dituen ikasketa metodologia bat da. Proiektua honela definitu daiteke: Erronkak sortzen dituzten galderatan oinarritutako lanak, zeinetan ikasleak arazoak konpondu, diseinatu, erabakiak hartu edo ikerketako jardueretan parte hartzera bultzatzen dituen; denbora epe zabal batean era nahiko autonomoan lan egiteko aukera ematen die eta benetako produktu edo aurkezpenak izaten ditu emaitzatzat. Erlatiboki berria den metodologia da, eta jarduera edo praktika desberdin ugari aurki daitezke metodologia honen barruan. Honek PBL zer den eta zer ez den zehaztea zaila egiten du. Honi buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue sartu orrialde honetara KLIK 

Klasearekin jarraitzeko, “Que dicen los estudios sobre el Apendizaje Basado en Proyectos” artikulua irakurri dugu. Hemen uzten dizuet nahi baduzue irakurtzeko KLIK Artikulua irakurtzeko denbora izan dugu eta gero klasean komentu dugu, hau da, irakasleak galdetu dizkigu proiektuaren ezaugarriak eta banan-banan gauzak esaten joan gara.



Zein da irakasleen rola?

-Ikasleekin duten harremana hobea izatea, konfiantza gehiagorekin

-Irakaslea protagonista ez izatea, ikasleen laguntzailea baizik

-Ikasleen talde lana bultzatzea

-Ikasleen arazoak diagnostikatzea

-Ikasleen prozesua ebaluatzea



Zeintzuk dira ikasleen onurak?

-Ikasleen autonomia garatzea

-Ikasleak gehiago motibatzea

-Ikasleen interesetatik abiatzea

-Aurkezpenak lantzea

-Diziplina artekotasuna lantzea

-Edukiak hobeto lantzea

-Eguneroko erronkei aurre egitea

-Besteen ideiak entzutea eta kritikak egitea

-Azkeneko produktua hobetzea


-Azterketen aurrean estresa gutxitzea

-Denboraren kudeaketa hobetzea

-Zeharkako gaiak sartzea

-Prozesuari garrantzia ematea



Ulertu duzue? Oso ondo ulertu ez baduzue, hemen uzten dizuet bideo bat (ingelesez dago baina ulergarria da)



Gaiari buruz hitz egiten egon gara denbora luzean eta klasea amaitzeko, hirunakako taldeetan proiektu bat egingo dugula esan digu. Hiru gai eman dizkigu aukeratzeko: arbela digitala, hizkuntza berezia eta bideo edizioa. Azken honi buruz egitea erabaki dugu, bideo edizioa hain zuzen. Hiru pausotan egin behar dugu. Lehenengoz, zenbat urteko umeentzat bideratuta egongo den erabaki. Bigarrena, curriculuma zer esaten duen ipini eta azkenik, proiektua irudikatu.



  • Gogoeta
Nire ustez, klasean egunero gauza desberdin eta berri bati bati buruz ikastea oso ondo dago gure formakuntza aurrera eramateko. PBL proiektuari buruz hitz egiteak, interesgarria iruditu zait, ezagutzen ez nuen proiektua delako.

Emaitza onak izaten dituzten proiektuen alde nago. Ondo iruditzen zait ikasleen autonomia garatzea. Izan ere, bizitzan zenbait arazoen aurrean topatuko dira eta bakoitzak babak eltzetik ateratzen jakin behar du. Beraz, horretarako txikitatik preparatzen hastea ondo datorkie. Proiektu honi buruz interesgarria iruditzen zaidan beste gauza bat, ikasgairik ez egotea, irakaslea laguntzailearen rola hartzea eta klasean landuko den gaia umeen interesetik abiatzea da. Gogoratu hau, Edozein gauza edozein ikasgairekin lotu daiteke. Irakasleak kotxearen eta pressing catch adibidea jarri zituen guk helburua argi ikusteko.

Galdetuko duzue, pressing catch?! Harrigarria dirudi, baina bai. Adibidez, matematika irakasgairako ring-aren neurriak landu ahal dira edo naturan, giza gorputza besteei mina ez egiteko non eman behar dugun eta non ez. Kotxearekin gauza berdina gertatzen da. Zenbait galdera egin ahal ditzakegu, kotxearen gurpilak zertaz eginda daude? Eta material hori nondik ateratzen da? Nola jartzen da kotxea martxan? Zer behar du? Behar dena nola sortzen da? Gauza infinitu dago lantzeko, gauza batetik milaka gauza ateratzen da. Ikusten duzuenez, segida baten modukoa da. 







Irakasleak hausnartzeko hurrengo bi galdera egin dizkigu:

Praktiketan egon zareten eskolan, proiekturen bat erabiltzen zuten?

Egon naizen eskolan proiektu bakar bat jarraitzen dute. “MUNDILAB” izenekoa baina klasean ez zuten inongo proiekturik lantzen. “MUNDILAB” proiektuan, eskolako kurtso guztiak parte hartzen duten proiektu da. Urtero egiten da gai desberdin bati buruz, pasaden urtean kultura desberdinei buruz izan zen eta aurten klimari buruz egokitu da. Beste ikasgai bat izango balitz bezala lantzen da. Orduan jai guztiak horri buruz izango dira inauteriak, kultura astea etab.  eta klasean gai hori lantzen da.

Proiektu bat arrakasta badu, zergatik ez dugu denok proiektuka lantzen?

Nire ustez, ez da proiektuka lantzen, askoz errazagoa delako metodo tradizionalekin jolastea eta batez ere irakasleen formakuntza faltagatik.
Amaitzeko esan beharra daukat, irakaslearen lana umeak ondo egotea eta sentiaraztea da. Beraz, egingo ditugun gauza guztiak  beti  haien ongizaterako pentsatuta izan behar dira.




2015eko Azaroaren 20a, ostirala:
  • Burututakoa
Gaur bigarren astearen bigarren klasea izan dugu. Gaur ere irakasleak berriro esan digu blogera gobidatu ez dioten pertsonei, gobidatzeko. Klasearekin hasteko, ikaskide bat klaseren aurrera atera da, gaur arte klasean egin ditugun gauza guztiak azaltzera. Ondoren, beste ikaskide bat atera da, atzo klasearen amaieran zer egiten geratu  ginen azaltzeko. 

Gaurko klasearen zeregina pausoz-pauso hurrengoa izan da:

-Curriculuma ipintzen bukatu

-Gaia idatzi

-Ikasgaiak curriculumarekin lotzea

-Egin dugunari buruzko storyboard bat egitea

Hirunakako taldetan jarri eta lanean hasi gara. Proiektu bat pentsatu behar izan dugu non bideo edizioa landuko den. Proiektuari forma eman eta gero, bi talde atera dira haien proiektua aurkezteko eta ikaskideei ideiak emateko. Izan ere, curriculuma irakasgaiekin loturiko zenbait galdera (batzuk maltzurrak) egin dizkiegu.




Gure proiektua…

Zenbat urteko umeentzat bideratuta dago?

Gure proiektua Lehen Hezkuntzako bosgarren mailarako bideratuta dago, hau da, 9-10 urte bitarteko umeentzat.

Zein da proiektuaren helburua? Zertaz egingo dugu?

Proiektu honen helburu nagusia bideo edizioa lantzea da eta PBLan oinarrituta egongo da, hau da, ez da ikasgai edo ordutegi zehatzik egongo. Azkenengo produktua bat izan arren, ikasgai guztiak landuko dituzte prozesuan.

Guk aukeratutako proiektuan, ikasleek ipuin bat asmatu beharko dute eta bideo edizioaren bidez ipuin digital bat sortu. Klasea 4-5 pertsonako taldeetan banatuko da eta ipuinaren gaia guztiz librea izango da, hau da, taldearen eskuetan egongo da. Baldintza bakarra egongo da, gaia guztion artean erabakitzea eta, horrez gain, haurrentzat bideratutako ipuina izatea.


Klasea amaitzeko, bideoan egingo dugunari buruzko komiki bat egin dugun ondoren ordenagailuan storyboard bat egiteko.

Nola egin storyboard bat?




  • Gogoeta
Gaurko klaseko helburu nagusia IRAKASGAI GUZTIAK CURRICULUMAREKIN LOTU AHAL dela konturatzea DA.  Oso ondo iruditzen zait taldeak haien lana aurkeztera ateratzea, ematen ditugun ideiak denontzat erabilgarriak direla pentsatzen dudalako. Komikia eskuz egin eta gero,ordenagailuz egingo dugunez, storyboard programa erabiltzea primeran iruditzen zait, egin behar dugun beste lan batzuetan erabiltzen jakiteko.

Kapazak gara bideo bat montatzeko? Gaur egun dauzkagun baliabide guztiekin noski baietz!! Froga ezazu J






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina