4. ASTEA

2015eko Abenduaren 10a, osteguna:

Burututako lana:

Gaur taldeka jarri gara proiektuarekin jarraitzeko eta taldekide bakoitzak portatil bat eduki behar zuen.






Ondoren, irakasleak zerrenda pasatu du. Zerrenda pasatu eta gero, betiko moduan, klasearen aurrean ikasle bat ateratzea eskatu du azkeneko klasean egin genuena azaltzeko. Pasaden astean atera zen mutikoa atera da. Beraz, hori partaidetzaren puntu osoa dela esan digu. Hori dela eta, beste pertsona bat ateratzeko aukera eman du baina inor ez zuenez atera nahi, irakasleak aukeratu du. Bere kabuz atera ez denez, horrek, puntu erdia dela abisatu digu.  

Pasaden astean egin genuena gogoratu eta gero, lanari ekin diogu.  “Adobe premier” programa deskargatu behar izan dugu googleen eta ondoren instalatu. Programa ezagutu nahi baduzu egin KLIK hemen. Deskargatzeko bi aukera daude, ofiziala eta youtubetik. Youtubetik deskargatzea seguruagoa da, beste pertsona batzuk komentarioak jartzen dituztelako eta horrela badakizulako jendeak deskargatu egin duela. Ofizialean, aldiz, ez duzu beste iritzirik irakurtzen eta ez dakizu ordenagailuan sartzen ari zarena birus bat den ala ez. Hala eta guztiz ere,  klasekide gehienok ofizialetik deskargatu dugu. Ofizialean, hau da, guk deskargatu dugunean, “Creative Cloud” deskargatu dugu. Hori behin deskargatuta zerrenda bat agertzen da programa ezberdinekin eta “Premiere pro CC (2015) aukeratu dugu.

Denbora asko iraun du deskargatzen. Hori dela eta, lana aurreratzeko ipuin digitala egiteko beharrezkoa den guztia deskargatzen egon gara. Hau da, musika, argazkiak… Irakasleak aholkatu digu deskargatutako material guztia karpeta berean gordetzea. Modu horretan errazago izango zaigulako bideoa egiteko orduan dena ordenatuta izatea.



Gogoeta:


Astero klasearen aurrean pertsona bat ateratzea ondo iruditzen zait, aurreko astean zer egin dugun gogoratzeko. Ildoa jarraitzeko era bat da.  Bestetik, entzunda nuen “Adobe premier” programa baina ez dut inoiz erabili. Oso onuragarria iruditzen zait guretzat programa berriak erabiltzen ikastea. Trasteatzea gustatzen zait (nahiz eta askotan hanka sartu).

Ipuin digitala egiteko denbora gutxi dugula uste dut. Ideiak argi izan behar ditugu eta denbora asko dakartza zer egingo dugun erabakitzeak, behin gauza bat egin ondoren zaila delako aldatzea.

Asko gustatzen zait bideoak egitea, behin bideoak nola egiten diren menperatu eta gero oso dibertigarria da. Anima zaitezte “Adobe premier” programa erabiltzera!! Gomendatzen dizuet youtuben tutorialak ikustea, oso ondo azaltzen dute nola erabili behar den. Asko gustatuko zaizue!! 







2015eko Abenduaren 11a, ostirala:

Burututako lana:

Gaur ere taldeka jarri gara eta irakasleak 20 minutu utzi dizkigu bideo edo audioren bat  grabatzeko. Gure bideoan ipuin bat kontatuko dugu, "Martina marmarti" deiturikoa.





Nire taldean denbora gutxi behar izan dugu grabaketak egiteko, orduan  proiektuaren bideoarekin lanean jarri gara grabaketak bukatu bezain laster. (Horretako pasaden astean egindako storyboard jarraitu dugu zer deskargatu behar den jakiteko).







Irakasleak bideo edizioaren inguruan azalpen txiki batzuk eman ditu. Batez ere “Adobe premier”-arekin trasteatzeko esan digu eta ahal dugun neurrian gure kontura proiektuaren muntaia egiten ikasteko. Hasieran arazoak izan ditugu gauzak nola egiten diren asmatzeko, baina azkenean arazo handirik gabe lortu dugu (batzuetan irakasleak lagundu digu).



Gogoeta:


Taldean lan egitea guztientzat onuragarria dela pentsatzen dut. Ideia gehiago ditugu gure lana burutzeko orduan eta gure akatsetatik ikasi dezakegu. Gauza positibo asko gehitzen ditu.

Egia esanda, oso traketsa naiz bideoak muntatzen. Ez dut inoiz bideorik muntatu. Beraz, horren aldetik Nagore eta biok gure kide Beari eskerrak eman behar diogu “Adobe premier” programa gutxi gora behera nola erabiltzen den irakasteagatik. Gogotsu lan egiten ari gara eta espero dugu gure lana zuen gustukoa izatea.  Gutxi falta zaigu bukatzeko! 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina