EGUNEROKOA

LEHENENGO ASTEA

2015-10-29

Gaur IKT-ren lehenengo klasea izan dugu. Oraindik irakaslerik ez dugunez, klaseak asko ez atzerako Karmele izan da gure gaurko irakaslea. Gure gmail-eko kontuarekin blogger bat sortu dugu. Irakasleak, blog bat nola sortzen den eta bertako gauza ohikoenak nola egiten diren azaldu dizkigu.
Gure bloga hezkuntzarekin lotuta egon behar da. Beraz, nik eskulanei buruz egitea erabaki dut. Bloga osatzeko irakasleak  teknika berriak erakutsi dizkigu. Hala nola, bideoak, slideshareak , argazkiak eta abestiak nola txertatzen diren.

2015-10-30
Gaur ere irakaslerik gabe jarraitzen dugu. Hori dela eta, ondoko klasean zegoen Josune irakaslea zalantzak genituenean gure klasera etorri da zalantza horiek argitzeko. Klase honetan, diseinua moldetzeari eta sarrerari forma emateari eskaini diot denbora osoa. Froga asko egin ditut eta koloreak konbinatzen saiatu naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina