5. ASTEA

2015eko abenduaren 17a, osteguna:

  • Burututako lana:
AZKEN ASTEAAA!

Bai, ondo irakurri duzu. Gure azken astea da! Beraz, klasera sartu bezain laster martxan jarri gara gauza asko egin behar genituelako.

Zer egin dugu gaur?

Hasteko, irakaslea nire taldera hurbildu da, proiektuen aurkezpena egiteko, gure portatilean disko baten bitartez “StarBoard Software” programa instalatu ahal den, saiatzera gero arbela digitalarekin konektatzeko. Pentsatu gabe baietz esan diogu. Programa instalatu eta gero konturatu gara egindakoa alferrikakoa zela, “Abode premier” programa aurreko egunean beste ordenagailu batean instalatu genuelako. Zelako akatsa!  L

Informazio gisa, hemen uzten dizkizuet programa horri buruzko zenbait baliabide:









Beno, hori alde batera utziz, klasearekin jarraitu dugu. Lana amaituta zegoela uste genuenean, irakasleak berriro harritu gaitu, beste zailtasun bat ipini digu. Orain, gure bideoa editatu behar dugu gure klasean minusbaliotasun bat duen ikasle batentzat, hau da,  ikusi edo entzuteko gai ez denarentzako.  Guk, ikasle gor batentzat egitea erabaki dugu eta azpitituluak jarri ditugu bideo osoan. Horretarako, irakasleak 40 minutu (gero luzatu da) utzi dizkigu zenbait aldaketa egiteko.

Ipuin digitala egiteko hainbat baliabide erabiltzen saiatu gara. Besteak beste, guk egindako marrazkiak eta bideoak, interneteko bideoak, musika, audioak eta irudi mugikor bat.


Ikusi nahi duzu gure azken emaitza? Seguru baietz, hona hemen gure ipuin digitalaren emaitza:







Ondoren, aurkezpenekin hasi gara. Bost aurkezpen egiteko denbora soilik izan dugu. Pena bat bai…  baina denbora gure etsai nagusia da. Guztiak oso ezberdinak izan dira, gaiak hurrengoak izan dira:

-Ikasbidaian egingo dena gurasoei aurkeztea

-Futbolin baten eraketa

-Ipuin digitala (gurea)

-Telebista saioa

-Xaboi ekologiko baten iragarkia

  • Gogoeta:
Asko gustatzen zait ikaskideen lanak ikustea. Lan desberdinak direnez, guztietatik zerbait ikasi dezakegula uste dut. Gainera, beste ideia batzuk bururatzen zaizkit beste lan batzuetarako. Beraz, oso egokia iruditzen zait jarduera hau.  Bideo guztiak interesgarriak iruditu zaizkit (batzuk besteak baino, noski). Klasekideekin konfiantza dagonez, oso gustura egon naiz, bai nire proiektua besteei aurkezten, bai besteena ikusten. Oso pozik nago egindako lanarekin, nahi genuen bezala ateratzea lortu dugulako!

Ikaskideen lana ikusi eta gero ateratzen dudan ondorioa IKTak oso erabilgarriak direla da, batez ere hezkuntzan. Erraz molda daiteke edozein gaiaren baliabiderako eta ikasleentzat motibagarria izan daiteke. Era hurbil batean irakasteko oso aproposa da.


2015eko abenduaren 18a, ostirala:

  • Burututako lana:

Azken klasea heldu da…

Zer egin dugu gaur? Gaur, ikaskideen blogak ebaluatzea egokitu zaigu. Horretarako, bloga klasekide guztiekin konpartitu eta klasean geundenon izenak orri batean jarri ditugu. Hori egin eta gero, lana ebaluatzeko irakasleak taldekatu gaitu, ikasle bakoitzak lau blog ebaluatu behar ditu. Ebaluazioa egiteko irakasleak gmail postaz ebaluazio galdetegia bidali digu. Horrerako, blogak ikusteko eta irakurtzeko denbora utzi digu. Blogak bisualki, baliabideen arabera eta idatzizkoan oinarrituz baloratu ditugu.

Irakaslea baloratzeko orduan zuzenak izatea eskatu digu, hau da, egindako lana da baloratu behar dugula, ez nork egin duen. Honela izan da ebaluatzeko erabili dugun orria. KLIK Ikusten duzuenez, amaieran gogoeta txiki bat egin dugu klaseari buruzko iritzia edo hobetzeko proposamenak ematen.

Klaseari amaiera emateko, unibertsitatea eskatzen duen irakaslearen ebaluazio orria bete dugu. Klasekide batzuk lan bat aurkeztu behar zutenez, gainerakoak falta ziren aurkezpenak egiten/ikusten jarraitu dugu.


  • Gogoeta:

Pena handia ematen dit irakasgaiari bukaera ematea. Irakasleak, bere lehenengo irakasleak izan garela eta oso gustura ibili dela esan digu.  Ni ere, oso pozik J eta gustura egon naiz klaseetan eta asko ikasi dut. Aurreko asteetan esan moduan, oso ondo iruditu zait guk ikasi “nahi genuena” (edo hobeto esanda, aukera ezberdinak proposatzea eta guk hortik aukeratzea) klasean lantzea eta klaseak dinamikoak izatea. Horrek, klasera motibatuta joatea eragin du. Jendea klasera pozik joaten zelaren sentsazioa izan dut, giro ona zegoen. Esperientzia polita izan da nahiz eta debora gutxi izan ezagupen guztiak hobeto finkatzeko.

ESKERRIK ASKO ANDONI!


LASTER ARTE!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina