3. ASTEA

2015eko Azaroaren 27a, ostirala:


  • Burututako lana:
Gaur SOOORPREEESAAAA izan dugu!!!!!!!!!!! Ezetz asmatu zer egin dugun?


IMAGINE,
LEARN,
PLAY. 


Kontatuko dizuet, gaur “BQ” enpresako kolaboratzaile bat klasera etorri da, irakaskuntzan robotika arloa duen garrantziari buruzko formakuntza saioa emateko.

Guk ikasleek eskola batzuetan egiten dutena pixka bat ulertzeko, bideo hau jarri dugu: 




Hasteko, robotikaren mundua eta honek hezkuntzan duen erabilera azaldu digu.  Zer kontatu digu?

Eskolan hurrengo bi puntuak garatzea garrantzitsua dela:

1-Hiritarrak teknologia kontsumitzaileak izateagatik, teknologia sortzaileak izatera pasa.

2-Gaurko gizartean teknologiari diogun miresmenarekin amaitu eta beti izan duen lekura bueltatu.


Nola izan behar da ESPERIENTZIA ikasleentzat?
-Sinplea
-Motibagarria
-Atsegina
-Sortzailea

-Esanguratsua

Nola planteatu PBL?
-Joko moduan kamuflatuta.
-Taldekideen arteko kooperazioa bultzatzen dutenak.
-Emaitza dibertigarrietan amaitzen direnak.
-Erronka tekniko egokiak proposatzen dutenak.

Azalpena ematen ari zen bitartean, hainbat esaldi interesgarri irakurri ditut eta zuekin partekatzea gustatuko litzaidake. Hurrengoak dira:

“Gazte zein heldu, ikasle zein irakasle, guztiok TEKNOLOGIAN HEZTEA da helburua”

“Programazioa, elektronika, mekanika, eta 3D diseinuaren oinarri SAMURRAK eta aldi berean, ERAKARGARRIAK bihurtu”

HEZKUNTZA EKOSISTEMAri esker, produktu teknologikoak ezagutzetik, produktu teknologikoak sortzera”

“Helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen dituzten SORMEN PROEIKTUAK taldean burutzea”

Askotan azpimarratu du helburua ez dela robotika ikastea, baizik eta ROBOTIKAREKIN IKASTEA. Trasteatuz, teknologia ikasi eta gero sortu. Hau da, EGITEN IKASTEA.

Teoria eman eta gero, lanean hasi gara. Lehenik eta behin binaka jarri gara eta materiala aztertzen egon gara. 




Ondoren, bitbloq programa erabili dugu. Zertarako? ZUM kitaren plaka ordenagailuan konektatzeko eta LED argiak programatzeko. Gehienek, "bitbloq" programa deskargatzeko arazoak izan ditugu. Beraz, gure ezjakintasuna dela medio, laguntza behar izan dugu programa ulertzeko.

Animatzen zarete "bitbloq" programa erabiltzera? Egin KLIK hemen eta proba ezazue!

Gogoeta:

Ez nuen espero honelako klasea izango genuenik, sorpresa asko gustatu zait!! Oso interesgarria eta dibertigarria izan da. Robotika gaia eskolan lantzeko ideia polita da. Gainera, irakasgai guztiekin lotu daiteke eta ikasleentzat motibagarria da.  

Etorkizunean seguruenik irakasleak izango garenean, horrelako gauzak egingo ditugu. Beraz, guretzat oso baliagarria da. Denbora oso gutxi izan dugu eta gustatuko litzaidake beste egun batean gizona berriro etortzea, formakuntza gehiago izateko eta gauza berriak ikasteko.

Gehien gustatu zaidana praktikan jartzea izan da. Nire bikotekidea Iratxe izan da. Elkarrekin oso ondo lan egiten dugu eta primeran osatzen gara. Gaur, zorte txarra izan dugu eta arazoak izan ditugu deskargatu behar genuen programarekin. Hori dela eta, bi LED baino ez ditugu ipini plakan, argiarenak hain zuzen.

Hau izan da gure emaitzak:




Espero dugu beste egun batean zorte gehiago izatea eta gauza gehiago egiteko aukera izatea!!

ANIMATZEN ZAITUZTET ESKOLA GUZTIETAN, ROBOTIKA HEZKUNTZAN SARTZERA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina