1. ASTEA

2015 eko Azaroaren 12a, osteguna:

  • Burututako lana

Gaur azkenean gure IKTko praktiketako irakaslea ezagutu dugu. Gaurko saioan hainbat gauzez hitz egin dugu. Behin irakaslea aurkeztu eta gero, IKT irakasgaiari buruz hizketan egon gara: zein programa erabiltzen dakigun, zer gustatuko litzaiguke ikasi, jakin edo landu galdetu digu, berak kontuan izateko eta geratzen diren klaseetan lantzeko.

Ondoren, nota finalaren portzentajeen inguruan hitz egin dugu. Izan ere, irakasleak, nota horri dagokion ehunekoaren zati  bati zenbateko balioa eman nahi diogun erabakitzeko aukera eman digu. Klasean izaten dugun partaidetza izan ezik, hori berak erabakiko baitu. Klasean asko garenez, oso zaila da adostasun batera ailegatzea. Beraz, hurrengo egunerako erabakitzeko esan digu.  Bloga nola egin behar dugun ere azaldu digu. Bertan, klasean egiten duguna eta horri buruzko hausnarketak baino ez ditugula jarri behar esan digu.

Amaitzeko, aurkezpenak egin ditugu. Hau da, irakasleak gu hobeto ezagutzeko, ikasle bakoitzak banan-banan klasearen aurrean azaldu ditu, izena, adina, bizilekua, zaletasunak, zergatik gradu hau ikasten ari den, IKT-arekin duen harremana. etab. 




  • Gogoeta

Irakasleak lehenengo klasean eraman duen dinamika primeran iruditu zait, entretenigarria izan da eta giro ona egon da.  Denok adi egon gara eta ez digu aspertzeko denborarik eman. Oso hurbila izan da ikasleokin. Nire ustez, hori oso garrantzitsua da klaseak emateko orduan, ikasleekin konfiantza edukitzea funtsezkoa baita; alde batetik, ikasleek duten edozein arazoa konpontzeko, eta bestetik, ikasleek irakasleari edozein gauza beldurrik gabe galdetu ahal izateko.


Aurkezpenei dagokionez, berak esan duen bezala gradu honetan jendearen aurrean hitz egitea oso garrantzitsua da, gero etorkizunean irakasleak izango garenean, ikasleen, irakasleen edota gurasoen aurrean hitz egiten ausartzeko eta beldurra galtzeko.

Ikasleok irakasleari ikasgaiaren antolakuntzari buruzko iritzia ematea oso ondo iruditzen zait, ikusten delako bere ikasleez arduratzen den irakaslea dela. Ikasleak eroso egoteko eta ikasteko gogoarekin joateko modu bat dela pentsatzen dut. Geratzen zaizkigun klaseetan, guri interesatzen zaizkigun gaiak lantzeko aukera izatea oso ondo dago. Ikasleak motibatzeko modu egokia da. Gainera, horrela atentzio gehiago jartzen dugu.

Bestetik, asko poztu nau blogean klasean egiten duguna eta horri buruzko hausnarketak baino ez jarri behar izatea, izan ere, guretzat askoz errazagoa  da hori egitea, astero hezkuntzako gai bati buruz sarrera bat egitea baino.  Nire ustez, askoz gehiago ikasiko dugu irakasleak proposatu digun dinamikarekin. Amaitzeko esan nahi dut, IKTekin ez naizela oso trebea baina espero dut klasean landuko ditugun edukiak etorkizunerako oso erabilgarriak izatea.





2015 eko Azaroaren 13a, ostirala:

  • Burututako lana

Gaur IKT irakasgaia lantzen hasi gara. Lehenengoz, “Telefonika 2014 txostena” bideoa ikusi eta komentatu dugu. Hauxe da:




 Ondoren, Big Bang Datari buruzko informazioa hirunaka bilatu, talde batek, klasearen aurrean, egin duten bilaketari buruzko aurkezpena egin eta bideo bat ikusi dugu. Hau egin ostean beste bi bideo ikusi eta komentatu ditugu. Bata  Redes sociales identidad digital” izan da. Hona hemen bideoa: 




Bestea “El peligro de las redes sociales” izan da. Hona hemen bideoa:




  • Gogoeta

Saio honetan landu ditugun gaiak interesgarriak iruditu zaizkit gaur egungo gizartean gertatzen denari buruzkoa delako. Ikusi ditudan bideoetan, harritzen nau erabiltzen ditugun teknologien datu kopurua hain handia izateak eta azken urteotan horren erabilera nola handitu den. Ez nuen Big Bang Data proiektua ezagutzen eta interesgarria iruditu zait, izan ere, informazio kopuru ikaragarri handiak hartzen ditu, abiadura oso azkarrean hartu, bildu eta prozesatzeko gaitasuna duelako. Kontzeptua hobeto ulertzeko, hau da klasean ikusitako bideoa:

  

Bideo batean agertzen den galdera hau “Zure bizitza arruntean egiten ez baduzu, zergatik egiten duzu Interneten?” pentsatzea eragin dit. Galderaren helburua, gazteak gure eguneroko bizitzan guri buruzko informazioa ematen ez badugu, ezezagun bati ez diogula eman behar ohartaraztea du helburu. Egia da pertsona bat ezagutzen duzunean, ez diozula zuri buruzko informazio askorik ematen. Interneten, aldiz, nahiz eta pertsona bati zuzenean ez eman, konturatu barik mundu guztiak ikusten du eta grabatuta geratzen da.  Beraz, kontzienteak izan behar gara ipintzen dugunari buruz.´

Zuk, zure bizitza arruntean egiten duzuna, Interneten ere egiten duzu? Kontuz ibili!!!

Interneten pasatzen dugun denbora guztian, egiten dugun guztiari buruz aztarna uzten dugu. Aztarna hori gure identitatea irudikatzen du sarean eta horren bitartez, ezagutu gaitzakete errealitatean bezala edo gehiago.

Aurrean esan dudan moduan,  Interneten bidez zuri buruzko informazio guztia ezagutu daiteke: bizilekua, lagunak, lana, maitasun harrenak, banku-kontuak, etab. Bat egiten dut bideoarekin gure bizitza osoa “on line” dagoela esaten duenean eta gure aurka jo dezakeela esaten duenean. Beraz, erne egon behar gara eta kontuz ibili behar dugu egiten, esaten, idazten eta igotzen dugunarekin, inork ez jakitea nahi ditugun gauzak jakin ez dezaten. 

Gehienetan ez dugu ikusten edo ez dugu ikusi nahi errealitatea. Pentsatzera gelditzen bazara, egunero zenbat denbora egoten zara telebistaren, ordenagailuaren eta mugikorren aurrean? IZUGARRIZKO DEPENDENTZIA DAUKAGU!!!



Kapaza zara egun bat egotea teknologiarik gabe?? Anima zaitez eta froga ezazu!!

Gaiarekin jarraitzeko... Badakizu zer den identitate digitala?

Bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen-abizenei lotutako sare sozial, iruzkin, argazki etab. guztiek, zure identitate digitala osatzen dute, hau da, interneten bidez argitaratzen dituzun norbanako bizitzaren aspektuak; argazkiak, albisteak, bideoak, blogak etab.

Hainbat ezaugarri nagusi ditu. Besteak beste, identitate analogikoak identitate digitalarekin koherentzia izatea; interneten argitaratutako irudia eta ospearen ondorioak; teknologian parte hartzea eta hori ulertaraztea; testuinguru desberdinetan identitate gehiago egotea; eta sinesgarritasuna eta konfiantza izatea.

Zenbait aspektu positibo ditu, baina baita negatiboak ere.  Badakizu zeintzuk diren?

Negatiboak hurrengoak dira:
-Batzuetan informazioa ez da fidagarria.
-Ez dago intimitaterik, Interneten eskaintzen denarekin kontu handiz ibili behar da.
-Beste pertsonen eraginez, arazoak egon daitezke.
-Sare sozialen bidez, adibidez, identitate faltsuak egon daitezke, eta hori arrisku bat da.

Positiboak, aldiz, hurrengoak dira:
-Informazioa azkar bilatu dezakezu web orri askotan.
-Jendea ezagutzeko gai izan zaitezke.
-Dokumentuak, musika, bideoak, etab. deskargatu ditzakezu.


Nik gaur egungo gazte gehienak bezala, interneten ibiltzen naiz. Onartzen dut aplikazio batzuetan nire izen-abizena eta argazkia ipintzen dudala. Sare sozialei dagokionez, twitter eta instagram baino ez ditut, biak era pribatuan. Hau da, bakarrik nik nahi ditudan pertsonak ikusi dezakete nire profila. Google-en nire izen-abizenak ipini ditut niri buruz zer informazio agertzen den jakiteko, eta nire buruzko argazki bat baino ez da ateratzen, pasaden urteko irakasgai baterako egin behar izan genuen lan batentzako. Seguruenik ez dudala nire irudi egokia islatzen, argi eta garbi dago hobe dela zure irudiari buruz ezer ez islatzea. Ez zait gustatzen niri buruzko informazio asko ematea, baina ematen dudan identitatea nire bizitza normalarekin bat dator. Alde batetik, nire identitate digitala ez zait asko kezkatzen ez dudalako informazio askorik ematen, baina beste aldetik bai, gaur egun informazio gutxirekin helburu berdinetara ailegatzen delako.  Orain zure txanda, pentsatu zeure buruaz.... zure irudi egokia islatzen duzu?


                                                  

Eskolan identitate digitala landu behar genukeela pentsatzen dut. Ikasleak ez dira dauden arriskuez ohartzen eta oso aproposa da eskolan ikasleak kontzientziatzea. Nola? Irakasleak berak informa ditzake haien ikasleak, baina nire ustez, garrantzia handiagoa emango zitzaiokeen eskolatik kanpoko beste pertsona gai honi buruz bat hitz egitera etorriko balitz. Erakargarriagoa izateko bideak eta  power pointak erabili daitezke ikasleak informatzeko. Galdera batzuen bitartez, ikasleek, egiten dutenari buruz hausnartu dezakete, zer egiten duten ondo eta zer txarto. Ondoren  debateak egitea ondo legoke, bakoitzak bere iritzia komunean jartzeko eta klasekideen  ikuspuntua ezagutzeko. Ezin dugu ahaztu ez dela eskolaren arazoa bakarrik, gurasoak ere adi egon behar dira eta haien seme-alabek egiten dutena behatu. Identitate digitalari buruzko beste bideo interesgarri ikusteko KLIK HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina